Kazeta

Didier Borotra eta bere alaba hobengabetu ditu justiziak

Didier Borotra, bere alaba Sophie Borotra eta Françoise Pautrizele hobengabetzea erabaki du epaileak martxoaren 28an. Hiruei "interes ilegala hartzea" leporatzen zieten.

Didier Borotra, Biarritzeko auzapez ohia. (Gaizka IROZ)
Didier Borotra, Biarritzeko auzapez ohia. (Gaizka IROZ)

Urtarrilaren 31n kasua aztertu ondoren, Didier Borotra, bere alaba Sophie Borotra eta Françoise Pautrizele errugabetzea erabaki du justiziak. Epailearen aburuz, hiruek egin dutena legezkoa da. Hots, ez dute diru publikoa legez kanpo erabili. Ministerio publikoak erabakiaren kontrako helegitea aurkeztea erabaki du, Samuel Vuelta Simon prokuradoreak azaldu duenez.

Didier Borotra eta Sophie Borotra beren onuraren alde jokatzearen kontrako akusazioa ezeztatu du epaileak. Halaber, Fraçoise Pautrizel aferan gaizkidea izan zela ezeztatu du.

Oroitarazi behar da Jean-Yves Viollierrek salaketa bat aurkeztu zuela. SMEL Biarritz Ocean elkarteko zuzendaria zen Françoise Pautrizelek AGC sozietatearekin lan kontratu bat izenpetu zuen. AGCko arduraduna Sophie Borotra zen eta SMEL Biarritz Oceaneko lehendakaria bere aita zen.

Pautrizelek zioen ez zekiela Sophie Borotra Biarritzeko auzapez ohiaren alaba zela. Gisa berean, Didier Borotraren erranetan, garaian ez zuen jakin SMEL Biarritz Oceanek bere alaba kontratatu zuela. Akusazioak direla eta, hiru pertsonak auziperatzea erabaki zuen justiziak.