Kazeta

Donostia antzerki saria irabazi du 'Francoren bilobari gutuna' antzezlanak

Aurtengo Donostia antzerki saria eskaini diote "Francoren bilobari gutuna" antzezlanari. Dejabu Panpin Laborategia, Artedrama eta Le Petit Theatre de Pain taldeak elkarlanean sortu duten antzerkia estreinatu zuten urriaren 31n Luhuson.

Euskarazko antzerki profesionalak sustatzeko eta indartzeko xedea duen saria da. Aurtengo aitorpena Dejabu Panpin Laborategia, Artedrama eta Le Petit Theatre de Pain taldeen "Francoren bilobari gutuna" antzezlanari eskaini diote. Ikusgarriak Frankismoak utzi zituen aztarnak aztertu ditu, memoria historikoa berreskuratzeko xedez. Iragan urriaren 31n Luhuson estreinatu zutenez geroztik, Euskal Herrian gaindi ibili da Ximun Fuchsek zuzenduriko antzezlana.

Ez da lehen aldia obra honetan parte hartzen duten konpainiek Donostia antzerki saria jasotzen dutela. Hain zuzen ere, Ander Lipus Huts Teatro konpainiaren aktoreak aitorpen bera irabazi zuen 2013an "Publikoari gorroto" antzezlanari esker. Gisa berean, Dejabu Panpin laborategiak saria lortu zuen 2015 "Arrastoak" emanaldiari esker.

Iaz, Ados antzerki konpainiaren "Maitasunaren ostean, maitasuna" antzerkiak eskuratu zuen.