Kazeta

Marion Maréchal Le Pen Baionara dator apirilaren 11n

Marion Maréchal Le Pen Fronte Nazionaleko diputatuak bilkura publiko bat antolatuko du apirilaren 11n Baionako Elkarteen Etxean.

Marion Maréchal Le Pen Fronte Nazionaleko diputatua.
Marion Maréchal Le Pen Fronte Nazionaleko diputatua.

Jean-Michel Iratchet eskualdeko kontseilaria eta Fronte Nazionaleko departamenduko idazkariak sare sozialen bidez Marion Maréchal Le Pen Euskal Herrira datorrela iragarri du. Hain zuzen, Marine Le Penen ilobak ekimen bat antolatuko Baionako Elkarteen Etxean apirilaren 11n, Herriko Etxeak baieztatu duenez. Bilkura publikoa arratsaldeko 17.00etatik 21.00etara iraganen da.

"Ez dut baiezkoa eman gogo onez. Baina gela okupatua ez den bitartean, araudiak eskaera onartu behar dugula dio", azaldu du Baionako auzapeza den Jean-René Etchegarayk. Elkarteen Etxeko gelak 500 pertsona errezibitu dezake.