Kazeta

Kala kolektibo angeluarra Linky kontagailuen kontra

Kala deituriko kolektiboa sortu dute Angelun Linky kontagailuen kontra jotzeko xedez. Kontagailuek dituen arriskuak agerian uzteko hainbat ekimen burutu dituzte. Hala nola, izenpetura bilketa bat.

Kala Biarritzeko Herriko Etxearekin harremanetan jarri da kontagailuen alde txarrak agerian uzteko.
Kala Biarritzeko Herriko Etxearekin harremanetan jarri da kontagailuen alde txarrak agerian uzteko.

Angelun hamar bat kide dituen herritar kolektibo bat sortu dute, Kala (Kolektibitate Anti Linky Angelu) izenekoa. Bere helburua Enedisen kontagailu berriak ez ezartzea izanik, eskaera bat bidali dio Herriko Etxeari. Orain arte berrogei izenpetura lortu ditu. Halaber, 200 bat izenpetura lortu zituen Linkyren aurka Angeluko Quintaou merkatuan. CADE kolektiboa eta Biarritz Antena elkartearen laguntza badu.

Kolektiboko pertsona askok indibidualki idatzi diote auzapezari. Claude Olive auzapezak gaia landua izanen zela esan zion CADEri 2016ko irailean. Taldea fite ohartu da ez zela deus egina izan.

Hori dela eta, Kalak berriki gutun bat idatzi dio Angeluko auzapezari, Linkyren alde txar guztiak agerian utziz. Kontagailuaren aurka diren angelutar guziei eskatzen die eskaerak izenpetzea laster auzo askotan pasako baitira. Edota ondoko emailean kolektiboarekin harremanetan sartzea: cala64600@laposte.net.


Zertarako Kala kolektiboa Linkyren kontra dago?

1. Inguramenerako hondamen handia
2. Osasun arazoak, uhin bikoiztuengatik
3. Denbora luzean, datuen erabilpena helburu polizial eta komertzialentzat
4. Pirateatze arriskua
5. Fakturen emendatzea
6. Eragin negatibo bat etxetresna elektrikoetan
7. Eragindako kalteen ardura ez delako kontutan hartua izanen
8. Zerbitzu publikoaren bukaera eta denboran, 5.000tik 10.000 postu galtzea