Kazeta

Familia batentzat etxebizitza bat bilatzen du La Cimadek

Egoera administratiboa legeztatzeko La Cimadek etorkinen familia bati laguntza eskaintzen dio. Agiri baten bidez, ekaina bukaeran familia etxebizitzarik gabe geldituko dela azaldu du. Laguntzeko deia luzatu du elkarteak.

La Cimade elkarteak ekarpen ekonomikoak egiteko deia luzatu du. ©Bob EDME
La Cimade elkarteak ekarpen ekonomikoak egiteko deia luzatu du. ©Bob EDME

Buraso eta hiru haur etxebizitzarik gabe geldituko dira ekainetik aitzina. La Cimade elkarteak "segida hartzeko" baliabiderik ez duela azaldu du agiri baten bidez. Hots, ez dio etxe bat ukaiteko parada ziurtatzen ahal beren egoera administratiboa legeztatu arte.

Egoera dela eta, La Cimadek kitorik edo prezio onean litzatekeen etxe bat bidaltzen duela aipatu du. Gisa berean, laguntza ekonomikoa eskaini nahi duenari ekarpenak egiteko deia luzatu dio. "Benetan familiak beharra" duela nabarmendu du.