Kazeta

Arkaitz Agirregabiria euskal presoa Fresnesera eraman dute

Azaroaren 18az geroztik Villepenteko zigor ziegan zegoen Arkaitz Agirregabiria. "Baldintza duinen defentsan" mobilizazioa abiatu zuen Igor Uriarterekin batera. Hiru hilabete beranduago, Fresnesko espetxera lekuz aldatu dute.

Agirregabiria eta Uriarteri elkartasuna adierazteko elkarretaratzea Bilbon, iragan abenduan. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Agirregabiria eta Uriarteri elkartasuna adierazteko elkarretaratzea Bilbon, iragan abenduan. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Hiru hilabete inguru pasa ditu Arkaitz Agirregabiriak mitardean. Zuzendaritzak Igor Uriarte eta Arkaitz Agirregabiriari ziega bera konpartitzea agindu zien. "Baldintza duinen defentsan", mobilizazioa abiatzea erabaki zuten bi euskal presoek. Uriarte iragan astean eraman zuten Chateaurouxko espetxera. Agirregabiria, ordea, otsailaren 21ean eraman zuten Fresnesera.

Bi euskal presoen sostenguz martxa bat antolatua zuten Bilbotik otsailaren 25ean. Agirregabiria ere kartzelaz aldatu dutenez, mobilizazioa bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek.