Legebiltzarreko hautagaiak eta Les Bascos elkartea parez-pare

Les Bascos elkarteak legebiltzarreko hauteskundeko hautagaiak bilduko ditu gai zehatzei buruz duten iritzia ezagutzeko. Otsailaren 18an bosgarren bozkaguneko hautagaiak errezibituko ditu Baionako Elkarteen etxean.

Kazeta|2017/02/17 13:02|0 iruzkin
Kaz_bascos_10urte_glain_imiquelestorena05
Les Bascos elkarteak bere urtemuga ospatu zuen apirilaren 2an. ©Isabelle Miquelestorena

Les Bascos elkarteak bikote guztien berdintasunaren alde borrokatzen du. Edozein orientazio sexuala dutenen alde, ezkontzeko baimena ukan dezaten eta haur bat adoptatzeko baimena izan dezaten, adibidez.



Otsailaren 18an, 10.00etatik aitzina Les Bascos elkarteak bosgarren bozkaguneko hautagaiak errezibituko ditu. Hain zuzen, Colette Capdevielle (PS), Sylvie Durruty (Errepublikanoak) Patricia Leuenberger (La France insoumise), Yves Ugalde (UDI), Etienne Boutonnet (En Marche), Thibault Pathias (Europa Ekologia Berdea), baita EH Bai eta PCF alderdi Komunistako hautagaiak ere.  Ekimenean parte hatuko duten hautagaiei galdera andana bat pausatuko dizkie: Taubiraren legearen gain, asurantzari buruz edo PMAri buruzkoak, besteak beste.

Larunbateko hitzorduak segida bat ukanen du. Martxoaren 11n Hendaian 6. barrutiko hautagaiak bilduko ditu eta martxoaren 18an Pauen atzematen ahalko ditugu lehen barrutikoak.

Gainera, departamenduko hautagaiei galdeketa bat proposatuko die. 

Kanpainaren bukaeran Les Bascos elkarteak hautagaien iritziak argitaratuko ditu.