Kultura eskubideak mintzagai otsailaren 14ean

Kultura eskubideei buruzko mintzaldi bat antolatuko dute Euskararen Erakunde Publikoa eta Baionako Merkataritza eta Industria Ganbarak otsailaren 14ean.

Kazeta|2017/02/13 16:50|0 iruzkin
Vea_mbb_noe
Malandain Ballet Biarritz. (Donostia Kultura)

Kultura politikan aditua den Jean-Damien Collin hurbilduko da Euskal Herrira datorren otsailaren 14ean. Hain zuzen ere, Baionako Merkataritza eta Industria Ganbaran eskainiko du mintzaldi bat arratsaldeko 18.30etan.

Besteak beste, kultura eskubideek akzio publikoa zertan eramaten duten aitzina argitzen saiatuko da. Horrez gain, horiek eragileak nola laguntzen ahal dituen azalduko du, bizi profesionalean zein pribatuan. Mintzaldia kitorik eta bi hizkuntzetan iraganen da. Hots, euskaraz eta frantsesez.