Kazeta

Enpresa oso tipietako hauteskundeak irabazi ditu CGTk Estatu frantsesean

Boz guttiago lortu dituen arren, enpresa oso tipietako hauteskundeak irabazi ditu CGTk Estatu frantsesean. LABek 2012ko hauteskundeei alderatuz, 242 boz gehiago lortu ditu eskualdean.

CGT sindikatuak bozen %25,12a eskuratu du.
CGT sindikatuak bozen %25,12a eskuratu du.

Enpresa oso tipietako hauteskundeen emaitzak argitaratu dituzte otsailaren 3an. CGT sindikatuak lortu dituen bozen %25,12ari esker hauteskundeak irabazi ditu. CFDT sindikatuak bozen %15,49a eskuratu du eta FO sindikatuak, ordea, %13,01a.

Azken hauteskundeei alderatuz, CGT garaile agertu den arren, boz guttiago lortu ditu. Hots, %5,17a guttiago. UNSA sindikatuak aldiz gorakada nabarmena bizi du: %12,49a gehiago. Parte hartzeari dagokionez, %7,35a igo da Estatu mailan.

2012an iragan ziren hauteskundeei alderatuz, 242 boz gehiago lotu ditu LABek. Hain zuzen ere, 2012an 642 boz eskuratu zituen, aurten 884 boz. Akitania Berria eskualdean parte hartzea apaldu da. Duela bost urte 48.964 langilek bozkatu zuten eta oraingoan 35.330 langilek.

Ekintza baten bidez, LAB sindikatuak tokiko emaitzak jakinaraztea eskatu dio Direccte erakundeari. Bere irudiko, eskualdeko zenbakiak argitaratzeak ez du tokiko errealitatea islatzen, kasu honetan Ipar Euskal Herrikoa.