Kazeta

Azkaine: oihal garbitegiaren tximinia erortzear

Azkaineko oihal garbitegiko tximinia erortzear dago haize azkarraren eraginez. Jean-Louis Fournier auzapezak ondoko etxeko biztanleak lekutik atera eta eremuko bidea hestea erabaki du.

1980an oihal garbitegiak bere ateak hetsi zituen garbitegiak.
1980an oihal garbitegiak bere ateak hetsi zituen garbitegiak.

Bada urteak Azkaineko oihal garbitegiak ateak hetsi dituela. Geroztik, jarduerarik gabeko eremua bilakatu da. Hori dela eta, egoitza zahartzen joan da. Otsailaren 2ko haize bolada azkarrengatik 25-30 metroko tximinia erortzear dago. Horrek suposatzen duen arriskuagatik auzapeza den Jean-Louis Fournierrek bi erabaki hartu ditu.

Alde batetik, Zirga deituriko bidea hetsi du. Hots, Azkaine eta Ziburu lotzen dituena. Bestalde, egoitzaren ondoko etxeko biztanleak aterarazi ditu. Azaldu duenez, beste bizitegi batera lekuz aldatuko ditu arazoa konpondu arte.

Halaber, auzapezak beste prozedura bat ideki eta eskaera berri bat egin du Administrazio auzitegian. Horri esker, aditu bat eremura hurbilduko litzateke hartu behar diren neurrien berri emateko. "Mandatua hartu dudalarik, jabeei mehatxu hori nabarmendu nien. Baina kostu ekonomikoa handia da. Ulertzen dut, erantsi du.

Tximinia guztiz suntsitzea aurreikusten dute gaur egun. Horrekin batera Azkaineko jarduera ekonomikoan ikur garrantzitsu bat izan den sinboloa lehertuko litzateke. Hain zuzen, Pierre Minier eta J.B Novionek enpresa 1900. urtean sortu zuten. Herriko oihalak garbitzeaz gain, Bordele eta Bidasoa aldeko hotelenetaz ere arduratu zen.

Garai hoberenetan 110 pertsonek bertan lan egiten zuten. Azkenik, 1980an oihal garbitegiak bere ateak hetsi zituen.