Kazeta

Zirtzilak badatoz Baionara

Otsailaren 3an zirtzil gaua iraganen da Baionan.

Zirtzilak Baionara hurbilduko dira otsailaren 3an.
Zirtzilak Baionara hurbilduko dira otsailaren 3an.

Datorren otsailaren 3an Baionan, zirtzil gaua ospatuko dute berriro. Antolatzaileek, ibilbidea ezagutzera eman dute jadanik. Hitzordua, arratseko zazpietan emana zaie parte hartzaileei Espainiako atean. Ondotik, ostatuz-ostatu ibiliko dira zirtzilak, Bar Basque ostatuan hasiz, eta gauerditan tripota janez Epaiskan.

Bestalde, ihauteriak ere ospatuko dituzte baionarrek. Izan ere, horiek martxoaren 4an iraganen dira, eta Paneceau karrikaren inguruan ospatuko dira.