Kazeta

Hirigintza ereduaren arriskuaz ohartarazi du EH Baik

Hirigintza eredua aldatu beharra dagoela ohartarazi du EH Baik. Biztanleriaren desorekari aurre egiteko, bere ardurak hartzera deitu dute urte hasieran sortu den Euskal Elkargoa hirigintzari.
Ipar Euskal Herrian 300.000 biztanleko muga gainditu da. ©Isabelle MIQUELESTORENA
Ipar Euskal Herrian 300.000 biztanleko muga gainditu da. ©Isabelle MIQUELESTORENA

Berriki ezagutarazi dituzte Ipar Euskal Herriko biztanleriaren hazkundea erakusten duten azken estatistikak, eta horien gaineko balorazioa egin du EH Bai koalizioak: egun indarrean dagoen ereduaren arriskuaz ohartarazi du, Garako artikuluak azaldu duenez.

300.000 biztanleko muga gainditu da, baina Lapurdiko kostaldean eta lurralde hurbiletan gertatu da igoera; barnealdean, biztanleria igo egin da. Arazoari aurre egiteko abertzaleek ekarpena egin nahi dute ekainean izanen diren hauteskundeetara aurkeztuz.

Elkargo berrian

Bestalde, sortu berri den Euskal Elkargoa hirigintzari dagozkion ardurak hartzera deitu dute. Egungo 158 hirigintza planez gain, gehiago egin behar dela gaineratuz.

Lo-hirien hedapena mugatzeko politika baten alde egin behar dela aldarrikatu dute. Eta demografia dinamika ekonomikoei zuzenki lotuta dagoela oroitaraztearekin, hirigintza plangintzak azpiegitura ezberdinekin bat egin behar duela aldarrikatu dute.