Kazeta

Trenbideko langileek greba gelditu dute

Biarritzen, Hendaian eta Donibane Lohizunen, asteleheneko greba behin-behinean uzten duela jakinarazi du trenbideko langileen CGT sindikatuak.

Asteleheneko greba uzten dute momentuko trenbideko langileek
Asteleheneko greba uzten dute momentuko trenbideko langileek

Ostiraleko batzar nagusiaren ondoren, oraingoz behintzat, asteleheneko greba uztea erabaki du CGT sindikatuak. Hain zuzen ere, Akitania eta Poitou-Charenteseko SNCFeko zuzendaritza eta eskualdearekin bildu behar da heldu den asteazkenean, urtarrilaren hemezortziarekin.

Oroitarazi behar da, urtarrilaren hastapenetik, Biarritz, Hendaia eta Donibane Lohizuneko leihatilak hetsiak direla asteburuetan. Hori dela eta, greba mugimendu bat abiarazi zuen CGT sindikatuak. Greba horien harira, bilera bat antolatu zuten joan den astean SNCFeko delegazio batekin, eta proposamen zehatz bat aurkeztu zuen sindikatuak.

Itxuraren arabera, CGT sindikatuak eginiko proposamena ez zuen baztertzen SNCFak, eta asteazkeneko bilkuraren ondotik, aterabide bat atzemana baldin bada, asteleheneko greba behin betiko utziko duela ziurtatu du sindikatuak.