Kazeta

Errekek gainezka egiten dute Euskal Herrian

Alerta laranja ezarri du prefekturak Errobi ibaian. Azken orduetan izandako euriteen eraginez, uholdeak izan dira Euskal Herriko hainbat herritan.

Iragarpenak dioenez, atertzera egingo du datozen orduotan eta tenperaturak jaitsi egingo dira. (KAZETA)
Iragarpenak dioenez, atertzera egingo du datozen orduotan eta tenperaturak jaitsi egingo dira. (KAZETA)

Elur jausiak direla eta, Errobi ibaiak gainezka egin du Ipar Euskal Herriko hainbat herritan. Hala nola, Donibane Garazi, Bidarrai eta Ortzaizen. Baionan ere Errobi ibaiak astelehen honetan gainezka eginen duela iragarri dute.

Prefekturak Errobi ibaian alerta laranja ezarri du. Azaldu duenez, euriek astelehen eta astearte bitarteko gaua arte iraunen dute. Iragarpenak dioenez, datozen orduotan atertzera egingo du eguraldiak, eta tenperaturak nabarmen apalduko dira.

Gisa berean, azken orduetan izandako euriteen ondorioz, hainbat ibaik gainezka egin dute Gipuzkoa eta Nafarroan. Nafarroari dagokionean, Baztan ibaiak gainezka egin du Elizondo eta Elbeten eta etxebizitza batzuetan ere sartu da ura.


Erroko herrian (Nafarroa) errekak gainezka egin du.

Gipuzkoan, Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, euriteen ondorioz Oria ibaiak gainezka egin du Andoainen eta, Hernanin, aldiz, Urumea ibaia atera da. Luizi baten ondorioz, goizaldean N-634 errepidea moztu behar izan dute Getarian, baina ordu batzuen buruan ideki egin dute.

San Martingo Harria hetsia

Elauso arriskuen eraginez, San Martingo Harria eski estazioa urtarrilaren 16an hestea erabaki dute. Asteartean pistak idekitzen joanen direla aipatu dute.