Sexu erasoak saihesteko dokumentu bat izenpetu dute AS Bayonne eta Durango errugbi taldeak

Duela lau hilabete hiriko taldearen kontra jokatutako partida baten ostean AS Bayonneko jokalariek sexu erasoak egin zizkietela salatu zuten Duragontar emakume batzuek. Horien saihesteko dokumentu bat zabaldu dute atzo bi taldeek.

Kazeta|2017/01/13 11:08
Ballon-rugby-300x187
Errugbiaren eremuan sexu erasoak saihesteko dokumentu bat aurkeztu dute AS Bayonne eta Durango rugby taldeak.

Joan den irailean, AS Bayonne eta Durango errugbi taldeen arteko partida baten ondotik, jokalari Baionesen sexu erasoak salatu zituzten Durangoko emakume batzuek ostatu batean iraganiko hirugarren denboraldian. Salaketa horiek direla-eta, zeinaren barnean jokabide horiek gaitzesten dituzten dokumentu bat aurkeztu dute bi taldeek atzo.

Izan ere, Durangoko udala eta Euskal Erkidegoko federazioarekin, jokamolde horiek saihesteko eta baztertzeko euskarriak aurkeztu dituzte. Oroitarazten dute batez ere gaurko egoera sozialean eraso sexistak biderkatu direla, eta beren alorrean emakumeen askatasuna bermatuko duen oro obratuko dutela oraindik at errugbi taldeek. Bestalde azpimarratzen da dokumentuan, gaztiguak oinaren puntan egon bitez, emakume horiei barkamena eskatu zietela Baionako jokalariek, eta AS Bayonneko zuzendaritzak neurriak hartu zituela haien kontra.

Alta, sexu eraso horien berri eman zenean, Baionako taldeak ez zuen berehalako arraposturik eman. Hain zuzen ere, Durangon ziren jokalariek duda-mudatan jarri zituzten salaketa horiek, eta Baionako klubak eraso horien inguruko azalpenak eman zitzan, epe bat ezarri zioten Durango errugbi taldeko kideek.

Epe hori erantzunik gabe gainditu zuten orduan Baionesek, eta Lapurdiko taldearekin harremanak eten nahi zituztela jakinarazi zuten ondikotz bizkaitarrek. Gaur egun aldiz, badirudi normaltasunerantz itzuli dela egoera. Justu espero behar da halako gertaerarik ez dela berriz agituko etorkizunean, eta errugbiak auzitegi inprobisatua ez, baizik eta zelai gaineko joko bat izaten segituko duela.