Kazeta

Igandean hasiko dira maskaradak

Heldu den urtarrilaren 22an abiatuko dira aurtengo maskaradak Ezpeizen. Pettarreko Xiberoko Jauna elkarteak antolaturik, 15 herritan izango dira ondoko hiru hilabeteetan.

Maskarada
Maskarada

Ezpeizen abiatuko dira aurtengo Xiberoko maskaradak, urtarrilaren 22an. Azkena, aldiz, hiru hilabete beranduago izango da Ürrüstoin, apirilaren 30ean. Tartean, astebururo-astebururo, herri bat bisitatuko dituzte Pettarreko gazteek. 15 orotara.

Tarte horretan Gotaine, Altzai-Lakarri, Altzürükü, Müskildi, Pagola, Maule, Idauze, Iruri-Zalgize, Urdiñarbe, Larraine, Hoki, Barkoxe, eta Gameren ere izanen dira. Pettarreko Xiberoko Jauna elkarteak antolatuko ditu aurtengo maskaradak. Elkartea Ezpeize-Ündüreineko, Ürrüstoi-Larrabileko, Ainharbeko, Sarrikotako, Onizepeako eta Mitikileko gazteez osatuta da.