Kazeta

Donibane Lohizune hotzari buru egiteko prest

Hotzaren erasoei aurre egiteko, aste osoan zehar  aterperik gabeko jendea hartzeko gune bat zabaldu dute Donibane Lohizunen.

Herriko etxeak tokiko elkarteekin hotz garaiko plana abian jarri du. © Gaizka IROZ
Herriko etxeak tokiko elkarteekin hotz garaiko plana abian jarri du. © Gaizka IROZ

Azken egunetako tenperaturak direla-eta, hotz garaiko plana plantan ezarri dute Urtarilaren 2tik aste bukaera arte Donibane Lohizunen. Mementoko lehen gauean, pertsona bat aterpetua izan zen.

Egoera horretan diren pertsonentzat hiru logela eta zortzi ohe daude 16 Larréguy etorbideko eremu batean. Planak ahalbidetzen duen bezala, arratseko bostetatik zazpiak arteko aitzin-irekitzearen ondotik, gauerako larrian diren pertsonei zabaldua zaie aterpea, sukaldea hamarrak eta erdi arte libro dutelarik.

Tokian berera joan gabe ere, kitorik den 115 zenbakira dei daiteke laguntza behar duen edozein pertsona seinalatzeko. Dei bakoitzerako  OGFA-ko (Organisme de gestion des foyers amitié) langileek  egoera desberdinak aztertu, eta eman beharreko erantzuna erabakitzen dute. Ekintza hori hainbat elkarteri esker obratua da.