Manu Azkarate atxilotu dute Marseillan

Manu Azkarate atxilotu du polizia frantsesak Marseillan abenduaren 14ean. Justizia frantsesak Estatu espainiarrak egin estradizio eskaera onartuz geroztik, tolosarra ihesean zegoen.

Kazeta|2016/12/14 17:00|0 iruzkin
Capture_d_e_cran_2016-12-14_a_16
Manu Azkarate 2004ean aske gelditu zenean. ©Gorka Rubio

Polizia frantsesak, Estatu espainiarrekoarekin batera, Manu Azkarate atxilotu du Marseillan abenduaren 14ean. Atxilotu dutelarik dokumentazio faltsua zeramala argitaratu du El Mundo egunkariak.

1986an lehen aldiz atxilotu zuten Manu Azkarate. Gaixotasun larri bat pairatzen duenez, baldintzapeko askatasuna lortu zuen 1993an. Urte batzuk beranduago, 2004an baldintzapeko askatasuna baliogabetu zioten. Hori dela eta, berriz ere atxilotu zuten Martuteneko espetxean lagun bat bisitatzen zuenean. Urte bereko ekainaren 17an aske utzi zuten.

Estatu espainiarrak estradizio eskaera bat aurkeztu zuenez, 2012ko martxoaren 7an poliziak atxilotu zuen Ziburun. Egun berean aske gelditu zen kontrol judizialpean. 2012ko maiatzaren 29an eskaera onartu zuen Paueko auzitegiak. Azkarateren defentsak horren kontrako helegitea aurkeztu zuen Kasazio gortean. Epaitegiak eskaera aintzat hartu eta prozesua berriz abiatu zen. Azaroan iragan zen auzian epaileak espainiaratze eskariaren alde agertu ziren. Geroztik, Azkarate ihesean zegoen.