Idoia ERASO

Jon Palaisen aldeko sostengu kanpaina abiatu du Bizik

Urtarrilaren 9an iraganen den Jon Palaisen kontrako auziari begira, sostengu kanpaina abiatu du Bizik. Hainbat ekimen antolatuko ditu Estatu frantsesean. Horietako bat abenduaren 10ean iraganen da Baionan. Epaiketa egunerako ere elkarretaratzea prestatuko du Akizen.

2017ko urtarrilaren 9an Akizen epaituko dute Jon Palais militantea. ©Bob EDME
2017ko urtarrilaren 9an Akizen epaituko dute Jon Palais militantea. ©Bob EDME