Kazeta

Dassault enpresa kondenatu dute

Dassault enpresak 1,1 milioi euro bideratu beharko dizkie zazpi langile eta langile ohiei. Azken horiek CGTko sindikalistak zirelako bereizketa jasan zutela salatu dute.

Enpresaren kontrako prozedurak hamar urte iraun du. ©Bob EDME
Enpresaren kontrako prozedurak hamar urte iraun du. ©Bob EDME

Hamar urte iraun du Dassault enpresaren kontrako prozedurak. Azkenean, Pariseko Dei Auzitegiak enpresa kondenatu du. Hain zuzen, 1,1 milioi euro bideratu beharko dizkie zazpi langile eta langile ohiei. Garaian zazpiak Angeluko obra batean lan egiten zuten 80. hamarkadan.

CGTko kide izateagatik enpresak bereizten zituela salatu zuten. Beren kezka Lan Ikuskariari helarazi zioten 2007an. Hain zuzen, urte gehiegi pasa behar izan zituzten bere lanpostuetan maila gorenetara pasatzeko.

Anne-Marie Mendiboure abokatuak azaldu duenez, 27 eta 34 urte iragan behar izan zituzten 170 bataz bestekotik 285 bataz bestekora pasatzeko. Lan Ikuskaritzak iraupen hori hemeretzi urtekoa izan behar dela dio, abokatuak dioenez.

Zazpi horietako bat den Pierre Etchegoyenek "garaipena denena dela" nabarmendu du. Enpresak, bere aldetik, ez du adierazpenik egin nahi izan.