Kazeta

Tona bat kokaina atzeman dituzte Baionan

Tona bat kokaina inguru atzeman ditu Polizia frantsesak Baionan. Operazioaren baitan, hamabi pertsona atxilotu dituzte leku anitzetan.

Operazioaren baitan, 600.000 euro inguru ere atzeman ditu poliziak. ©Wikipedia (Image d'archives)
Operazioaren baitan, 600.000 euro inguru ere atzeman ditu poliziak. ©Wikipedia (Image d'archives)

Polizia frantsesak tona bat kokaina eta ehunka mila euro atzeman ditu Saint-Frederic industrialdean. Estupefazienteen Legez Kanpoko Trafikoaren Aurkako Bulego Zentralak (OCRTIS) eta arloko Bordeleko auzitegi bereziak (JIRS) egindako ikerketaren ondotik eman da operazioa.

Operazioaren baitan, 600.000 euro inguru ere atzeman dituzte. Konfiskatutako droga Kolonbiatik ekarria zela eta Europan barrena zabaltzeko asmoa zutela jakinarazi dute. Merkatuan milioi bat euroko salneurria har zezakeela zehaztu dute.

Auzi honen harira hamar atxiloketa inguru egin ditu Poliziak, horietako batzuk Baionan eta Biarritzen. Halaber, Bordelen ere atxilotu dituzte, A10 autobidean, hain zuzen, Bordeleko prokuradoreak azaldu duenez.