Kazeta

300 pertsona atera dituzte Urruñako Leclercetik gas isurketa batengatik

Obra publikoetako hodi bat hautsi eta gas isurketa bat gertatu da Urruñako Leclerc saltokian. Suhiltzaileek bertan zeuden 300 bat pertsona atera dituzte.

SDIS departamenduko Sute eta Sokorri zerbitzuak deitu dituzte 09.30ak aldera. ©Mediabask
SDIS departamenduko Sute eta Sokorri zerbitzuak deitu dituzte 09.30ak aldera. ©Mediabask

Goizeko 09.30ak aldera suhiltzaileak deitu dituzte. Urruñako Leclerc saltokiaren ondoko obra publikoetan gas tuio bat hautsi dute. Horren eraginez, saltokian zeuden 300 bat pertsona saltokitik atera dituzte, SDIS departamenduko Sute eta Sokorri zerbitzuak azaldu duenez.

Isurketa dela eta, suhiltzaileek ehun bat metroko segurtasun perimetroa ezarri dute. Isurketa eragin duen hodia segidan tapatu dute. Sute eta Sokorri zerbitzuak aipatu duenez, ez daki zenbat denbora iraungo duen leku husteak eta zeintzuk izanen diren eraginak.