Arantxa MANTEROLA

Errepublikanoen alderdia utzi du Michele Alliot-Mariek

Ministroa ohia eta Donibane Lohizuneko auzapeza izandako Michele Alliot-Mariek Errepublikanoen taldetik apartatu dela iragarri du ohar bidez. Bere erabakiak Errepublikako lehendakaritzara aurkezteko nahiarekin lotura luke.

 Michèle Alliot-Marie. © Gaizka Iroz
Michèle Alliot-Marie. © Gaizka Iroz

Zenbait Ministerioko buru eta urteetan Donibane Lohizuneko auzapez izandakoak txio batean zabaldutako ohar labur baten bidez jakinarazi du Errepublikanoen alderditik apartatu egin dela. Eskuineko alderdiko presidente Laurent Waquiezi ere helarazi dio bere erabakia. Pirinio Atlantikoetako departamendu mailan presidentetza zuen egun europarlamentariak denak, Naizek berri eman duenez.

Itxura guztien arabera, apiriletik iragarri zuen Errepublikako lehendakaritzara aurkezteko asmoarekin zerikusia du erabakiak. Izan ere, orduan Nouvelle France (Frantzia Berria) alderdia sortu zuen eta gerora eskuin eta zentroko hautagaiaren primarioetan ez zuela parte hartuko adierazi zuen. Orain, Errepublikanoen alderdia utzita, bere hautagaitzarekin aurrera egiteko askatasuna izango du.