Kazeta

Jean-Marie Mailharro hil da

Jean-Marie Mailharro zendu da urriaren 28an, ostiralarekin. Pilota munduko pertsona ezaguna izateaz gain, Donibane Garaziko axuanta ere izan zen. Bere ehorzketak urriaren 31n iraganen dira 15.00etan Donibane Garaziko elizan.

Jean-Marie Mailharro iruditan.
Jean-Marie Mailharro iruditan.

Jean-Marie Mailharroren heriotzaren berri eman du France Bleu irratiak. Pilota munduko pertsona ezaguna zen behauztarra eta Baionako Trinkete Modernoko kudeaketa utzi eta hilabete gutira zendu da.

Arratsalde honetan zendu dela zehaztu du irratiak, 64 urte zituela. Donibane Garaziko Garat trinketa kudeatu zuen lehenik eta 1988an Baionako pilotaren erreferentzia den trinketa hartu zuen bere gain. Pilotazalea izateaz gain, negozio gizona eta Donibane Garaziko axuanta izan zen.