Kazeta

Ibon Goieaskoetxea eta Aletxu Zobaran presondegiz aldatu dituzte

Valenceko kartzelan zeuden Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxea kartzelaz aldatu dituzte. Zobaran Saint-Martin de Réra eraman dute eta Goieaskoetxea Arleseko presondegira. Bi euskal presoak abuztuaz geroztik mobilizatuak ziren Euskal Herrira hurbilduak izan daitezen aldarrikatzeko.

Zobaran eta Goieaskoetxearen egoera salatzeko elkarretaratzea egin zuten frantziar Kontsulatuaren aurrean, Bilbon. (Jaizki FONTANEDA / ARGAZKI PRESS)
Zobaran eta Goieaskoetxearen egoera salatzeko elkarretaratzea egin zuten frantziar Kontsulatuaren aurrean, Bilbon. (Jaizki FONTANEDA / ARGAZKI PRESS)

Abuztuaz geroztik Ibon Goieaskoetxea eta Aletxu Zobaran mobilizatuak zeuden Euskal Herrian hurbilduak izan daitezen aldarrikatzeko. Bi euskal presoak kartzelaz mugitu dituzte urriaren 20ean. Hain zuzen, Goieaskoetxea Arleseko presondegira eraman dute, Baionatik 605 kilometrotara. Zobaran, berriz, Saint-Martin de Réra 390 kilometro ingurura. Orain arte bi euskal presoak Valencen zeuden, hots, Baionatik 720 kilometrotara.

"Albiste gazi-gozoa da. Gauzak ez dira asko aldatuko guretzat; dena hain konplikatua izanen da", azaldu du Zigor Goieaskoetxeak Ibon Goieaskoetxearen anaiak. Bere aburuz, "hurbilketa partzial" bat da; "ez da galdetutakoa".

Erran bezala, bi euskal presoen helburua Euskal Herrira hurbilduak izatea zen. "Lannemesan edo Mont de Marsanera hurbilduak izateko xedea genuen. Helburura heltzeko borrokatzen segituko dugu", azaldu du Zigor Goieaskoetxeak.

Gaur egun Arleseko presondegian bi euskal preso daude. Halaber, Saint-Martin de Rén bost daude.