Kazeta

Senpereko Herriko Etxeko webgunea pirateatu dute

Senpereko Herriko Etxearen sistema informatikoa pirateatu zuten iragan urriaren 6an. Fitxategien konponketaren truke bahisari bat eskatu diete.

Senpereko Herriko Etxeko irudia. © DR
Senpereko Herriko Etxeko irudia. © DR

Urriaren 6an Senpereko zerbitzu administratiboak "faktura" mezuarekin ailegatu bi posta elektroniko jaso zituen. Erantsirik zeuden bi dokumentuak ireki bezain laster, birus bat zabaldu zen sarean. Horren eraginez, fitxategien sarbidea oztopatu zitzaion.

"Segidan guretzat lan egiten duten informatikalarien taldea abisatu dugu", azaldu du Pierre-Marie Nousbaum Senpereko auzapezak. Informatikalariek bahisari eskakizun bat deskodetu dute; mementoz diru kopurua ezezaguna da. "Gaur egun, ez dugu erantzun egin eskaerari", ziurtatu du auzapezak.

Informatikoek fitxategiak desblokeatzeko lanean ari dira. Herriko Etxeak arazoaren berri eman zion jendarmeriari urriaren 7an.