Pariseko Zigor Auzitegiak hamabost urteko espetxe zigorra ezarri die Itziar Moreno eta Oier Gomezi irailaren 26ean. 2011ko apirilaren 19an bi euskal militanteek kontrol batetik ihes egitean jendarmeekin izandako tiroketa leporatzen diete.
Epaileek Mayvonne Caillibotte prokuradorearen eskariari jarraikiz bi euskal militanteei gaizkile elkarteko kide izatea eta hilketa entsegua leporatu diete. Oier Gomezi, jendarmeenganik ihes egiten entseatzerakoan lau jendarmeen tiroketa eta hilketa saiakera leporatzen diote. Itziar Morenori aldiz gaizkile elkarteko kide izatea.
Epaileek epaia ezagutzera eman duten unean bi euskal presoak ez ziren bertan. Iragan irailaren 19an Morenok irakurri idatzi batean, auzitegiari "Estatu frantsesaren gerla tresna" izatea leporatu zioten eta euskal militanteak epaitzeko zilegitasunik ez zutela gaineratuz epaiketan ez zutela parte hartuko jakinarazi zuten.