Kazeta

Erlaitzaren bestak hamargarren urtemuga ospatuko du irailaren 25ean

Erlaitzaren bestaren 11. edizioa iraganen da irailaren 25ean. Hendaia eta Ziburu arteko bidea animazioz josiko dute.

Oinez, zaldiz edo bizikletaz ibili ziren iragan urteko ekimenean.
Oinez, zaldiz edo bizikletaz ibili ziren iragan urteko ekimenean.

Erlaitzaren bestaren karietara autoek zein motoek, Hendaia eta Ziburu arteko sarbidea debekatua izango dute. Soilik oinez edo bizikletez ibiltzen ahalko da errepidean. Pirinio Atlantikoetako kontseiluak antolatzen duen egunaren xedea inguramenaz gozatzea da. Horretarako, egunean zehar adin guzientzat zuzendu animazioak proposatuko ditu.

Aurten ospatuko den 11. edizioak mugaz gaindiko ukitu berezia izango du. Hain zuzen, Donostia 2016 egitasmoaren baitan hainbat ekimen proposatuko dituzte. Hala nola, "Bidasoaren altxorrak" ikastaroa eta "Empreintes" deitu Claude Medalen argazki erakusketa.

Antolatzaileek azaldu dutenez 2016 egitasmoaren programak "Bidasoaren bi aldeetako artistak balioztatzen ditu". Heldu den urtean, elkarlan hori garatzeko xedez, "Jaizkibel" deituriko ekimen bat antolatu nahi luketela iragarri dute.

Historialariek, zientifikoek eta ondarean adituek Erlaitzara hurbilduko direnak errezibituko dituzte. Dantza, musika eta ikastaroek toki berezia izanen dute egitarauan. Paueko orkestra nazionalak, Maite K, Itsas Begia eta Novem taldeek ere giroa alaituko dute.

Erlaitzaren Bestaren egitarau osoa hemen irakurgai (frantsesez).