Kazeta

2017ko Munduko Surf Txapelketa Biarritzen iraganen da

Nazioarteko Surf Elkarteak Biarritz, Angelu eta Bidarteko hiriek batera aurkeztu txostena hautatu duela jakinarazi zuen irailaren 19an. Munduko Surf Txapelketa Biarritzen iraganen da maiatzaren 1etik 8ra.

Munduko Surf Txapelketa Biarritzen iragan da maiatzaren 1etik 8ra.
Munduko Surf Txapelketa Biarritzen iragan da maiatzaren 1etik 8ra.

Heldu den urtean Biarritzek mundu mailako surflariak errezibituko ditu Munduko Surf Txapelketaren karietara. Nazioarteko Surf Elkarteak Biarritz, Angelu eta Bidartek batera aurkeztu txostena hautatu duela jakinarazi zuen irailaren 19an.



"Emozio handia da guretzat", aitortu du Laurent Ortiz Biarritzeko kirol hautetsiak. Txapelketa maiatzaren 1etik 8ra iraganen da. Bertan hogeita hamar herrialdeetako surflariek parte hartuko dute.



Ipar Euskal Herriko hiriek aurreikuspen onak egin zituzten arren, azken mementoan Tokiok hautagaitza txostena aurkeztu zuen. Horrek zalantzak sortarazi zizkien, jakinez "Tokio 2020 Joku Olinpikoetan" surfa diziplina olinpiko bilakatuko dela.