Kazeta

KAZETA.EUS bakantzetan irailaren 1a arte

KAZETA.EUS bakantzetara doa irailaren 1a arte. Abuztuko azken bi aste hauetan, irakurleak uda giroko erreportaiak irakurtzeko parada izanen du.

KAZETA.EUS
KAZETA.EUS

Irailaren hasiera arte, KAZETA.EUS weborriak etenaldi bat eginen du. Irailaren 1ean itzuliko da ohiko erritmora. Anartean, irakurleak bakantzetarako prestatutako erreportaiak irakurtzen ahalko ditu.

Kultura, kirola, ekonomia edo nazioartea izanen dira landutako gaiak. Ekonomia arloan, adibidez, irakurleak AOP-Irati sor-markaren desmartxa berria aurkituko du. Halaber, kiroletan, 2020ko joko olinpikoetara begira jarri baino lehen, Ipar Euskal Herrian geroz eta ospe gehiago irabazten ari den aktibitatea aipatzen du KAZETA-k: canyoning-a.

Kulturan, Makearrek antolatuko duten kabalkada-antzerki berriaren desmartxa aurkezten du. Horrez gain, Katalina de Erauso pastoralaren hurrengo emanaldia iragartzen du.

Bakantza on!