Kazeta

Katalina de Erauso Pastoraleko txartelak salgai dira

Irailaren 3an Donostian izanen den Katalina de Erauso Pastoralaren emanaldiko txartelak salgai dira. Aste bat berantago Donibane Garazin ikusten ahalko da.

Katalina de Erausoren Pastoraleko "Humantesa" kantua. © Bob EDME
Katalina de Erausoren Pastoraleko "Humantesa" kantua. © Bob EDME

Hitz eman bezala, Katalina de Erausoren sorterrian eskainiko dute izen bereko eta Maite Berrogainek idatzitako trajedia. Irailaren 3an, larunbatez, Donostiako Victoria Eugenia antzokian arituko dira ekainean Baionako Lauga gelan bildu ziren antzezle, kantari eta dantzariak.

Txartelak jada salgai dira. Bi bide dira tokiak atxikitzeko. Lehena Internet bidezkoa, antzokiko weborritik iraganez, bigarrena Elkar saltokira joanez.

Arratsaldeko 6etan hasiko da egitaraua, Donostiako parte zaharra zeharkatuko duen desfilearekin. Katalina de Erauso serora, soldadu, negoziantaren bizia emanen dute ondotik antzoki ospetsuan. Gainera, giro berezia izanen da Gipuzkoako hiriburuan Kontxako estropadak izanen baitira igandearekin.

Garazin azkena

Irailaren 10ean, berriz Donibane Garazin izanen da ikusgai. Arratseko 7etan izanen da Jai-Alaiean. Donibane Garazi, Donapaleu eta Mauleko turismo bulegoetan, Hazparneko Xuriatea ostatuan eta Elkar Baionako Megadendan. 15 eurotan da txartela 14 urtez goitikakoentzat eta emanaldia aintzin pastorelako antzezle eta ardiek desfile bat eginen dute Donibane Garaziko karriketan arratsaldeko 5ak eta 6ak artean.