Kazeta

Gose greba utzi du Aitzol Gogorzak

Aitzol Gogorzak abuztuaren 6ean abiatu zuen gose greba gelditu duela jakinarazi du Etxerat elkarteak.

Sarek elkarretaratzea egin du Donostian Gogorzaren egoera salatzeko. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Sarek elkarretaratzea egin du Donostian Gogorzaren egoera salatzeko. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Aitzol Gogorza euskal presoak bertan behera utzi du iragan abuztuaren 6an hasitako gose greba. Hala jakinarazi dio Etxerat elkarteak Naiz-i. Gogorza Basauriko espetxean dago preso eta gaitz larria pairatzen du. Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren txosten baten arabera: nahasmendu obsesibo-konpultsiboa, eta desoreka depresiboa, autolisi arriskuarekin.

20 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, eta 17 bete dituen arren, gaixotasuna dela-eta eskatu dituen kaleratze baimen guztiak ukatu zaizkio. Eguerdian Sarek elkarretaratzea burutu du Donostian Gogorzaren egoera salatzeko.