Kazeta

Donibane Garazin ere Elkargo berria ospatuko du Baterak

Donibane Garaziko bestetan, Ipar Euskal Herriaren ezagupen ofiziala ospatuko dute Baterako kideek, igandean, goizeko 11etan.

Joseba Asiron Iruñeko auzapezak Baionako ekitaldian parte hartu zuen.
Joseba Asiron Iruñeko auzapezak Baionako ekitaldian parte hartu zuen.

Baterak hitzordu berria proposatzen du Ipar Euskal Herriko Elkargoaren sorrera ospatzeko. Donibane Garaziko bestak aitzakia gisa harturik, elgarretaratze handi bat antolatuko du abuztuaren 14ean, igandean, goizeko 11etan.

Baionan bezala, festa giroan, Herri Elkargoaren kartoizko etxea eraikiko dute parte hartzaileek. Erakunde berriak izango dituen ahalmenak irudikatuko dituzte eraikinaren blokeek. Oholtza gainean, berriz, artista multzo batek beren doinuak eskainiko dituzte.