Kazeta

Larralde-Guichandut eta Etchegaray-Ducassou lehiatuko dira finalean

Baionako besten Masterreko finalerako Larralde-Guichandut eta Etchegaray-Ducassou izanen dira kantxan, igandean.

Peio Guichandut ongi borrokatu zen gibelean. © Isabelle MIQUELESTORENA
Peio Guichandut ongi borrokatu zen gibelean. © Isabelle MIQUELESTORENA

Peio Larralde eta Peio Guichandut, Julien Etchegaray eta Baptiste Ducassouren kontra arituko dira Baionako Masterreko finalean. Peio Larralde lehia horretako 3. txapelaren xerka joanen da igandean.

Ostegun arratseko partida, final erdia, biziki fite iragan zen. Larralde eta Guichandutek eraman zuten jokoak (20-7 ; 30-12 ; 40-14) pilotariak berak harritu zituen. Bere kideaz "inpresionatua" zela aitortu zuen Peio Guichandutek eta Larraldek bere lagunaz ondokoa erran zuen: "egun, ez du huts bat ere egin. Maila horretan ari denean, Peio zirkuituko handienetakoa da".

Alta, Xala eta Harismendy borrokatu ziren, baina arerioa hobea zen. Hala adierazi zuen hazpandarrak: "biziki gogor aritu dira. Partida oso handia egin duen Peio Larralde baten aitzinean ginen. Jokaldi biziki zehatzak egin ditu".

Asteazkenean, Waltary-Bilbaoren parean irabazi ondoren, Etchegarayk eta Ducassouk lortu zuten finalerako txartela. Frantziako txapeldunen hutsen ondoan, partida ederra egin zuten azken horiek (40-32).