Kazeta

Kantaldia Arnegin etxea galdu duen familia baten alde

Sute baten ondorioz Arnegiko familia batek bere etxea galdu zuen iragan uztailaren 10ean. Diruz laguntzeko xedez, kantaldi bat antolatuko dute herriko elizan uztailaren 30ean.

Kantaldia Arnegiko elizan iraganen da.
Kantaldia Arnegiko elizan iraganen da.

Iragan uztailaren 30ean tximista batek sute bat eragin zuen Arnegiko etxe batean eta hor bizi zen familiak bere etxea galdu zuen. Herriko Etxeak etxebizitza bat prestatu die bertan bizitzeko. Ez da gertakari horien ondotik agertu den elkartasun ikur bakarra. Uztailaren 30ean kantaldi bat antolatuko dute familia diruz laguntzeko xedez.

Hitzordua 20.00etan finkatu dute herriko elizan. Baxe Nafarroako kantariek ekimenean parte hartuko dute. Hots, Hergaraitar taldearen, Mattin Lerissaren, Xendarineko ahizpen, Xalbador Daniel eta Gérard Ihidoyren ahotsak entzungai izanen dira.

Antolatzaileek azaldu dutenez, sarrera urririk izanen da eta kutxa bat prestatuko dute jendeak nahi duen diru kopurua eskaini ahal izateko.