Kazeta

Hogeita bederatzi urteko gizonaren bilaketak segitzen du

Uztailaren 12az geroztik Beñat Indaburu desagertu da. Sokorri zerbitzuek Donibane Garazi eta Aldude artean bilatzeaz gain, Nafarroan ere xerkatzen dute.

Beñat Indaburu bere etxetik atera zen uztailaren 12an.
Beñat Indaburu bere etxetik atera zen uztailaren 12an.

Goiz guziz bezala, Beñat Indaburu 04.30ak aldera bere etxetik atera zen uztailaren 12an, bere auzoak azaldu duenez. Baina egun horretan ez zen lanera joan, hots, Aldudeko gasnategira. Geroztik, desagertua dago. Hogeita bederatzi urteko gizona bilatzeko lanean ari dira Donibane Garazi eta Aldude artean, baita Nafarroan ere.

Indaburuk Golf beltz bat gidatu ohi du, matrikula zenbakia honakoa da: BZ-115-ZM. Asteartean, Donibane Garazi eta Aldude artean bilatu zuten. Halaber, biharamunean erreketan ere xerkatu zuten. Sokorri zerbitzuek helikopteroarekin bere bila aritu ziren uztailaren 13an.

Ikusi luketeen lekukoei jendarmeriara deitzeko deia luzatu diete: 05 59 49 20 10.