G. M. ZUBIARRAIN

Kasazio Auzitegiak Ibon Fernandez Iradiren kasua berrireki du

Kasazio Auzitegiak esklerosiz anizkoitza duen Ibon Fernandez Iradi askatzeko bidea berrireki du. Parisko Zigorra Betearazteko Auzitegiak euskal presoa kartzelan mantentzeko erabili zituen argudio juridikoak hankaz gora bidaltzeaz gain, kasua berriz ireki du. Defentsak eta Bagoaz kolektiboak erabakia "pozik" hartu dute eta horren garrantzia azpimarratu dute.

Bagoaz kolektiboak Fernandez Iradiren askatasuna fermuki eskatu du. ©Isabelle Miquelestorena
Bagoaz kolektiboak Fernandez Iradiren askatasuna fermuki eskatu du. ©Isabelle Miquelestorena