Kazeta

Claude Larrieu zendu da

NPA alderdiko eta Bagoazeko bozeramailea zena mendian hil da. Hiru Kasko lasterketa burutzen ari zela gertatu da ezbeharra, larunbat honetan, ekainaren 25ean.

Bagoazen bozeramaile izan da Claude Larrieu. ©Isabelle Miquelestorena
Bagoazen bozeramaile izan da Claude Larrieu. ©Isabelle Miquelestorena

Hirukasko trailean parte hartzen ari zela hil da larunbat goiz honetan Claude Larrieu angeluarra Iparla mendian, Bidarrai inguruan. Sud-Ouest egunkariak azaldu duenez, Iparlako tontorrean zegoela mendizalea irristatu eta 150 metro inguru amildu da.

Larrialdi zerbitzuek 10.40 aldera jaso dute ezbeharraren abisua eta helikoptero bat bidali duten arren ezin izan dute mendizalea suspertu. Larrieu, 70 urtekoa, irakaslea zen eta erretiratuta zegoen. NPA alderdiko bozeramailea zen Pirinio Atlantikoetan. 2014ko udal hauteskundeetan Angeluko ezkerreko hautagaitzaren zerrendaburu izan zen. Bagoazeko kide ere bazen Larrieu, baita Jusqu’au retrait kolektibokoa ere.