Kazeta

60 urteko gizon bat desagertu da Kanbon

Maiatzaren 22an Patrick Desigaud azken aldiz ikusi zuten Kanboko Marcel-Poupel karrikan. Jendarmeriak ikusi zuketen lekukoei informazioa emateko deia zabaldu die.

Patrick Desigaud Kanbon ikusia izan zen azken aldian.
Patrick Desigaud Kanbon ikusia izan zen azken aldian.

Hirurogei urte dituen Patrick Desigaud desagertua da maiatzaren 22az geroztik. Ikusi zuten azken aldian, Kanboko Marcel-Poupel karrikara zihoan, Kaboko erdigunerantz. Jendarmeriak Desigaudi buruzko informazioa luketen pertsonei kolaboratzeko deia luzatu die. 

Patrick Desigaudek 1,75 metro egiten ditu eta 65 kilo. Ile urdindua, aski motza eta begi marroiak ditu. Jendarmeek zabaldu dutenez, ikusia izan zen azken egunean tixerta laranja eta bermuda beixa zituen soinean. Halaber, bizkar zaku bat zeukan, beltza.

Ikusi duten lekukoei Kanboko jendarmeriara ala 0559290990 telefono zenbakira deitzea  galdegina zaie.