Kazeta

Herrien kopuruaren langa gaindituta, Ipar Euskal Herriak elkargo bakarra izanen du

Maiatzaren 3an Ipar Euskal Herriko zazpi herrik hiri elkargo bakarraren alde bozkatu zuten. Iragan astean biztanleriaren langa gaindu eta, atzoko bozketarekin herrien kopuruaren baldintza ere bete da. Horri esker 2017an Ipar Euskal Herriak elkargo bakarra izanen du.

Baterak antolatutako ekimenaren irudia. ©Batera
Baterak antolatutako ekimenaren irudia. ©Batera