Arantxa MANTEROLA

Hendaiako gazte batek hilabeteko espetxe zigorra jaso du Facebooken "terrorismoa goratzeagatik"

Hendaian duela lau urte bizi den herritartasun espainiarreko gazte bat "terrorismoa goratzeagatik" epaitu zuten azaroaren 26an, Baionan. Hilabete bateko kartzela zigorra agindu diote Facebooken Pariseko atentatuen ondotik Estatu frantsesaren kontrako adierazpenak idazteagatik.

Gazteak Pariseko atentatuak iragan ondotik argitaratu zituen adierazpenak. ©Karen BLEIER/AFP PHOTO
Gazteak Pariseko atentatuak iragan ondotik argitaratu zituen adierazpenak. ©Karen BLEIER/AFP PHOTO

Herritartasun espainiarria duen 18 urteko gazte bat atxilotu zuten iragan azaroaren 24ean eta Donibane Lohizuneko komisaldegira eraman zuten. Facebooken "Puta semea, Frantzia zendu dadila, ez du beste gauzarik merezi" eta maiuskulaz Poliziaren kontrako irainak idatzi zituen azaroaren 17an; Pariseko atentatuen ondotik. Duela lau urte etorri zen Hendaiara bizitzera gaztea.

Urgentziazko prozedura martxan jarri eta Baionako auzitegian epaitu zuten. Epaileen aitzinean damutzen dela azaldu zuen eta ez zela bere adierazpenen garrantziaz ohartzen gehitu zuen. Epaileek, aldiz, bete beharko duen hilabete bateko kartzela zigorrera kondenatu dute.