Justine GIRAUDEL

Capio Belharra klinika euskara sustatzearen alde

Capio Belharra klinikak hiru urteko hitzarmen bat izenpetu du Euskararen Erakunde Publikoarekin. Akordioaren xedea euskararen erabilpena sustatzea da egoitzaren seinaletikan, baita komunikazio euskarrietan eta pazienteen artamenduan ere.

Capio Belharrak eta EEPk hiru urteko hitzarmen bat izenpetu dute. © Isabelle MIQUELESTORENA
Capio Belharrak eta EEPk hiru urteko hitzarmen bat izenpetu dute. © Isabelle MIQUELESTORENA

Euskarazko hizlari kopuruaren apaltzeari aurre egiteko, datozen belaunaldietan sostengua lortu behar da. Euskararen erabilera soziala bultzatu behar da. Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) lehendakaria den François Maitiak horrelako adierazpenak azaldu ditu azaroaren 17an, Capio Belharrarekin izenpetu duten hitzarmenaren karietara.

Nicolas Bobet Capio Aquitaine eskualdeko zuzendariarentzat, klinikako modernitatea ez da bakarrik teknikoki landu behar, lurraldea ulertzeko moduen inguruan ere lan egin behar da. Gidaritza batzorde bati esker, euskararen presentzia 2012tik ziurtatu dutela gaineratu du. Hiru osasun zentro batu dituen eraikuntzako seinaletika elebiduna litzateke.

Joseba Erremundeguy EEPko teknikariak plantan ezarri duten partaidetzan lan egin du eta Capio Belharraren dinamika "eredugarria" dela aipatu du. Bada hiru urte batzordea bi eta hiru aldiz elkartzen dela: partaideen artean, zortzi bat soldatadunek hizkuntza politikaren garapenaren alde lan egiten dute.

Euskararen erabilpena sustatzeko plantan ezarriko dituzten neurriak plazaratu dituzte. Elebiduna den seinaletikaz gain, pazienteei zuzenduko zaizkien dokumentuak, komunikaziorako euskarriak, harrera eta artamenduak euskaraz ere ziurtatuko lituzkete.

Klinikak 900 profesional eta 550 soldatadun aurreikusi ditu bere proiekzioetan. Burutu duten ikerketa baten ondorioz, "Baionako klinikako ehun bat langilek euskarazko gaitasunak lortzeko formakuntza bat jaso nahiko luketela azaldu dute; 54k Biarritzeko Aguilera klinikan".

Finantzaketa

EEPren ekarpen ekonomikoa (6.000 euro hiru urtez banatua) ez da aski izanen: helburua da klinika autonomoa izatea hizkuntza politikaren inguruan. Zuzendariak zerbitzu bakoitzean euskaldun bat presente egotea aurreikusi du (langileen %10a). Langile kopuruaren beharra handia izanen da; gaiaren inguruko ikerketa bat abiatu dute.

Pixkanaka, eragile publiko zein pribatuek euskararen aldeko engaiamendua berresten dute. Iragan den azaroaren 10ean Hendaia eta Hiriburuko herri elkargoek aurrerapen kontratu bat izenpetu zuten EEPrekin. Horri esker formakuntza planak abiatu zituzten.

Alde batetik, Hendaiak urtero borondatezko hamabi agente eskoletara bidaltzea aurreikusi du. Aitzinamendu kontratuak urtero 31.000 euroko kostua du (horietariko 10.500 euro EEPk eskaintzen ditu). Bestalde, Hiriburuko planak lehentasunezko zerbitzuetako 40 agenteetatik 12 elebidunak izatea aurreikusi du. Kontratuak 22.000 euroko kostua du; herena EEPk finantzatzen du.