Kazeta

2008an atxilotu zuten Fred Forten epaiketa Parisen

Urriaren 26 eta 27an, 2008an Bordelen abiatu zen operazioan atxilotu zuten Fred Forten epaiketa iragaiten ari da Parisen. EH Baik lapurtarrari "sostengu osoa" adierazi dio.

Fred Fort Baionan atxilotu zuten mementoa. ©Nicolas Mollo
Fred Fort Baionan atxilotu zuten mementoa. ©Nicolas Mollo

2008ko maiatzean Javier Lopez Peña, Ainhoa Ozaeta, Jon Salaberria, Igor Suberbiola, Joxean Barandiaran eta Fred Fort atxilotu zituzten, "ETArekin lotura zutelakoan". Hain zuzen ere, Fort Baionan atxilotu zuten, Peña, Ozaeta, Salaberria eta Suberbiola bizi ziren etxearen jabea zelako.

Urriaren 26 eta 27an lapurtarraren kontrako epaiketa iragaiten ari da Parisen. EH Baik "sostengu osoa" adierazi nahi izan dio. Alderdiak Estatu frantsesari exijitu dio "konponbidearen aldeko urratsak egin ditzan eta errepresio politikoa bertan behera utz dezan". "Kartzelak husteko garaia da eta ez betetzeko", esplikatu du.

Aurrekariak

Maiatzaren 20an Javier Lopez Peña, Ainhoa Ozaeta, Jon Salaberria eta Igor Suberbiola Bordelen atxilotu zituzten Estatu frantseseko poliziak eta Guardia Zibilak burututako operazioan. Lau atxilotuak "ETAko zuzendaritzako kidetzat jo zituzten".

Biharamunean, Andoaingo auzapeza izan zen Jose Antonio Barandiaran atxilotu zuten, lau pertsonekin bileraren bat egitea leporatu zioten. Egun berdinean, Fred Fort Bordeleko etxebizitza alokatzeagatik ere atxilotu zuten.