Kazeta

Egoitz Urrutikoetxea epailearen aurrean, besteak askatuak

Egoitz Urrutikoetxea epailearen aurrean aurkeztua izanen da gaur. Berekin atxilotuak izan ziren pertsonak, aldiz, askatuak izan dira.

Egoitz Urrutikoetxea Parisen atxilotu zuten urriaren 6an. © Isabelle Miquelestorena
Egoitz Urrutikoetxea Parisen atxilotu zuten urriaren 6an. © Isabelle Miquelestorena

Egoitz Urrutikoetxea epailearen aitzinetik pasako da gaur, urriaren 8an. Berekin betan atxilotuak izan ziren beste pertsonak libre utzi dituzte.

Atzo bezala, gaur, arratseko 18:00tan elgarretaratze bat antolatua da Mauleko Gurutze Xurian. Ekimen horrek Egoitz Urrutikoetxearen atxiloketa salatzeko eta bere askatzea aldarrikatzeko xedea izanen du. Helburu horrekin, atzo 130 bat jende mobilizatu ziren.