Kazeta

Bizi Garbia eta Bil Ta Garbi bateratuko dira

Hemendik 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen, hondakinen kudeaketaz okupatzen diren Bizi Garbia eta Bil Ta Garbi sindikatuak batuko lirateke.

2007ko urtarrilaren 1a baino lehen bateratu beharko lirateke. © Gaizka Iroz
2007ko urtarrilaren 1a baino lehen bateratu beharko lirateke. © Gaizka Iroz

"Notre legearen orientazioek azaltzen duten bezala, hondakinen tratamendua kudeatzen duten bi egiturek beren aktibitateak batuko lituzkete 2007. urteko urtarrilaren 1a baino lehen". Bizi Garbiko lehendakaria den Phillippe Juzan eta Bil Ta Garbiko lehendakaria den Martine Bisautak zoriontasunez hartu dute berria.

Bizi Garbia bederatzi herritaz okupatzen da eta Bil Ta Garbi, berriz, hamalau elkargotan lan egiten du. Medio tekniko eta humanoak batzeari esker, sindikatu berriak 310.000 biztanle dituen lurraldeaz okupatuko da. Hain zuzen ere, "urtero, 200.000 hondakin tona balioztatu eta tratatuko dituzte".

Elkartasun berriak

Laster, lan talde bat sortuko dute eta bertan Hego Ipar Euskal Herriko hirigunean parte hartuko du. 2016. urtean sindikatu berriak "funtzionamendu eta antolaketaren baldintzetan" lan eginen du eta batez ere, kalitatezkoa izanen den zerbitzu publikoaren atxikitzea ziurtatu nahi du.

Eragileen arabera, egitura berriaren sorrera, hondakinen erabilmolde berriak sustatuko dituen elkartasunak sortzeko parada izanen da.