Kazeta

Plazaola epaiaren zain aske

Alberto Plazaola Pauetik Euskal Herrirako bidean da. Bere kontrako euroagindua hurrengo astean aztertuko da eta anartean hainbat baldintzekin aske utzi du.

Plazaolaren askatzea aldarrikatzeko elgarretaratzea egin zen atzo Ziburun. © Isabelle MIQUELESTORENA
Plazaolaren askatzea aldarrikatzeko elgarretaratzea egin zen atzo Ziburun. © Isabelle MIQUELESTORENA

Paueko epaile batek Alberto Plazaola askatu du irailaren 8an, nahiz eta prokuradoreak bere kartzelaratzea askatu duen. Bere kontrako euroagindua datorren astean aztertua izanen da. Anartean, astean bi aldiz komisaldegian izenpetzeko obligazioa eta Pirinio Atlantikoetatik ateratzeko debekua du. Irailaren 15era arte kontrol judizialpean egonen da.

Atzo, irailaren 7an atxilotu zuen frantses poliziak. Gaur, irailaren 8an, elgarretaratze bat izanen da Ziburun, atseko 7tan.