Kattin Chilibolost

Etxebizitza politikak hurbiletik ikusirik

Joan den ostiralean, agorrilaren 28an, laurogei bat jende Bunuzera hurbildu dira. Urtero bezala,  Inxausetako kanpinean etxebizitza politiken inguruan hausnartu dute, aldi honetan europar ikuspegitik. Horretarako, Parisetik, Hego Euskal Herritik, eta Europako beste herrialdeetatik bidea egin zuten sindikalista, enpresa nagusi, politikari edota elkarteetako ordezkariek.

Michel Mouillart, Eric Ithurralde, Jean-Luc Berho eta Paul Delduc. © Kattin Chilibolost
Michel Mouillart, Eric Ithurralde, Jean-Luc Berho eta Paul Delduc. © Kattin Chilibolost