Kazeta

Desagertua den gazte baten bila ari dira Biarritzen

Abuztuaren 27ko gauetik desagertua den 19 urteko gazte baten bila ari dira Biarritzen. Gaueko 02.00etan bilaketa lanak gelditu ondoren, ostiral goizean berriz abiatu dituzte.

Abuztuaren 28an bilaketa lanak berriz abiatu diuzte.
Abuztuaren 28an bilaketa lanak berriz abiatu diuzte.

Abuztuaren 27an 21.00ak aldera, bakantzetan ziren lau gazte Biarritzeko Milady hondartzara bainatzera joan ziren. Horietariko hiru itzuli ziren, baina 19 urteko gazte bat geroztik desagertua da.

Albistea jakin zutelarik, bi helikopterok eta sorospen zerbitzuek bilaketa lanak abiatu zituzten Biarritz eta Bidarteko arteko eremuan; gaueko 02.00ak arte iraun zuten.

Abuztuaren 28an, 07.30ak aldera bilaketa lanak berriz abiatu dira.