Kazeta

EH Bairen udako unibertsitateak abuztuaren 27tik 29ra iraganen dira

EH Baik udako unibertsitateak antolatzen ditu abuztuaren 27tik 29a arte Makean. Lau egunez, eztabaida eta konferentziak garaile izanen dira. Besteak beste, antolaketa instituzionala eta Euskal Herriko gatazkaren konponbide prozesua aztertuko dute.

Udako unibertsitateak urtero ospatzen dira Makean. © Gaizka IROZ
Udako unibertsitateak urtero ospatzen dira Makean. © Gaizka IROZ

Euskal Herria Baik udako unibertsitateak prestatu ditu abuztuaren 27tik 29ra, Makean. Ekimenean parte hartuko dutenek mintzaldiak entzuteaz gain, ikastaro ezberdinetan parte hartzeko parada izanen dute.

Alderdi politikoak antolatu dituen udako unibertsitateetan Euskal Herriko egoera aztertzeaz gain, Europako gertakizunei ere so eginen dute. Lehen egunean, 15.00etan, Ipar Euskal Herriko antolaketa instituzionalaz eztabaidatuko dute: egitura juridikoa, gobernantza moldea eta alderdiaren inplikazioa. Ondotik, 19.00etan, Ipar Euskal Herriak beharko lukeen eredu sozioekonomikoaz hitz eginen dute.

"Justizia sozialaren alde lan egiteko eta berdintasuna eta elkartasunean oinarritutako jendarte bat eraikitzeko" EH Baik bideratuko beharko dituen ekintzetaz eztabaidatuko dute barne gogoeta baten bidez, abuztuaren 29an. Arratsaldean berriz, gatazkaren konponbide prozesuaren egoera ikertuko dute.

Ikusi programa osoa hemen.