Kazeta

66 urteko gizon baten gorpua atzeman dute Hendaiako hondartzan

66 urteko gizon baten gorpua atzeman dute abuztuaren 25eko eguerdian, Hendaiako Bixkien hondartzan.

Gorpua zaintza eremutik kanpo atzeman dute.
Gorpua zaintza eremutik kanpo atzeman dute.

Abuztuaren 25ean, 14.30ak aldera, Sud Ouest egunkariaren arabera, Hendaiako suhiltzaileek Bixkien hondartzatik abisu bat jaso dute. Hain zuzen ere, lekukoek zaintza eremutik kanpo zegoen gorpu bat ikusi dute.

Sokorri zerbitzuak bertara hurbildu ondoren, 66 urteko gizona suspertzen entseatu dira, baina ezin izan dute deus egin.